Artisau Azoka

Uztailak 4, igandea, 10:00-14:00
Eusebio Gurrutxaga plaza

Uztailak 4 igande goizean, artisau azoka Eusebio Gurrutxaga plazan (Beheko Plazan). Goizez bakarrik izango da azoka, 10:00-14:00 ordutegian, eta osasun neurriak zainduko dira: norabide bakarra, postuen arteko tarte handia, jendearen arteko distantziak, eskuak garbitzea, tailerrik ez…


Halabeharrez ohi baino azoka txikiagoa izango da beraz, baina aurtengo udan ere artisauek eta janari postuek plaza hartuko dute