Bakarrizketa:'Ttak!', Beatriz Egizabal

Beatriz Egizabalen eskutik, Euskaraldia umorez azaltzeko bakarrizketa. Helburua da, umorea ardatz hartuta, ikusleen artean hizkuntza-ohiturei buruzko hausnarketa eragitea.
Noiz 2018/11/07
19:00
Non Oxford aretoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Egun gutxi gelditzen dira jada Euskaraldiari hasiera emateko eta bide horretan, Zumaiako Euskaraldiaren talde antolatzaileak, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean gertatuko denaren berri emateko emanaldi berezia antolatu du, “Ttak!” deituriko bakarrizketa.

Aipatu ekitaldia Beatriz Egizabal klown eta antzerkilariak eskainiko du, eta helburu du, hain zuzen, umorea ardatz hartuta, Euskaraldia zer den gizarteratu eta Euskaraldiaren baitan dauden dinamika eta jokabide proposamenak azaltzea, horrela, ikusleen artean hizkuntza-ohiturei buruzko hausnarketa eragiteko.

« Ekaina 2019 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930