"Bote prontoan" irakurketa musikatua
Ekainak 1, 17:30ean
Hogarreko taberna
Hogarreko tabernan arratsaldeko 17:30ean, “Bote prontoan” izeneko irakurketa musikatua eskainiko dute Esti Curiel aktoreak eta Maria Zubimendi musikariak.
Era honetan aurkeztu digute egileek ikuskizuna: Itsasoan inspiratutako testu eta musika sortu dute bi artista zumaiarrek, Malena izango da istorioaren protagonista, kostaldera iritsi berri den emakumea eta bertako ohitura eta kondairak entzunaz herria eta herriko jendea ezagutuko du.
turismoa@zumaia.eus
Bulegoa





