Carmen Palomero erakusketa
Aurreko instalazioetako argazki eta bideoen aukeraketa batetik abiatuta eraikitako “memoria” bat aurkezten du erakusketa honek.
"Nire lanak erregistroak dira, espazio eta denbora esperimentatuen edukiontziak, eta, aipuak balira bezala, elkarrizketan aritu eta beste diskurtso batzuk sortzen dituzte.
Erabiltzen ditudan diziplina eta material ugariek konnotazioak, ikusizkoak eta kontzeptualak ematen dituzte beti, hizkuntzaren parte baitira.
Arteak eta Bizitzak bat egiten dutela eta elkar osatzen dutela uste dut, eta bien artean sortzen den poema hori da sortzen den obra, etengabeko dardara eragiten duena.
Nire sormen lanari buruz hausnartzen dut, eta, hori egitean, nire burua ezagutzen dut; niri buruz eta, aldi berean, besteei buruz jakiten laguntzen dit, munduaren berri badugulako geure buruaz dakigun heinean, eta alderantziz."
Non: Oxford aretoan
Noiz: apirilaren 7tik 24ra
Ordutegia:
- egunero 18:00-20:00ak bitartean
- asteburuetan 12:30-14:00 eta 18:00-20:00ak bitartean
turismoa@zumaia.eus
Bulegoa





