Antzerkia: 'Ameriketako bidaia', Tanttaka

Maiatzak 7, ostirala, 19:00. Sarrerak aurrez bakarrik, maiatzak 1etik Turismo Bulegoan
Aita Mari antzokia
Informazio gehiago >>

Sarrerak Turismo Bulegoan maiatzak 1etik  6€ (Gazte Txartelarekin 4€). Aita Mariko takilla itxita egongo da antzerkietan

Turismo Bulegoa: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00. Igande arratsalde eta astelehenetan itxita.

Aireportuan daudelarik, Jone-ri bere ekipaia eta dokumentazioa lapurtuko diote. Poliziak latino inmigrante ilegaltzat jo eta atxilotuko dute.
Hizkuntza arazoak eta aurreritzi razialak direla eta, egoera kafkiano bat jasango du. Astebete dramatiko bat pasa ostean, Mexikoko mugara deportatua izan baino lehenago askatuko dute.
Jonek hainbeste miresten zuen Amerika horren alde iluna ezagutuko du. Maria, aldiz, adiskidetuko da orain arte gutxiesten zuen gizarte horrekin, jende solidarioa ezagutuko baitu.
Jonek eta Mariak kurtso osoa pasako dute Estatu Batuetan. Gaur da etxera bueltatzeko eguna. Hasierako aireportu berean elkartu dira. Orain urte bete elkarri destainaz begiratzen zieten arren, orain badakite betirako adiskideak izango direla.

Egilea: Patxo Telleria

Antzezleak: Miren Arrieta eta Nerea Mazo

Zuzendaria: Mireia Gabilondo