Antzerkia: 'Konpromisoa', Txalo produkzioak

Urtarrilak 30, LARUNBATA, 19:00. Sarrerak aurrez bakarrik (Turismo Bulegoan)
Aita Mari
Informazio gehiago >>

Sarrerak aurrez hartu behar dira 9,5€ Turismo Bulegoan (Gazte Txartelarekin 6€)

Turismo Bulegoko ordutegia: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00. Igande arratsalde eta astelehenetan itxita.

Aita Mariko takilla itxita egongo da antzerkietan

Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreak, Begoña Bilbaok zuzendutako komedian.

"Germanek arazo ekonomikoak dauzka eta bere apartamendua saldu beharra du bai ala bai. Pisua erosi nahi duen batekin tratua egiteko geratu da eta Tomasi laguntza eskatu dio. Izan ere, bere idazlanak maila eskasekoak izan arren, zintzo plantak egiten ez du parekorik. Bere dohainik handiena da. Eroslearekin tratua egiteko prest daude. Eroslea edo engainatuko duten inuzentea? Eroslearen zain dauden bitartean bi lagunak elkarri belarria goxatzen arituko dira, mokoka, adar jotzen. Baina, halako batean, egoerak okerrera egingo du. Aspaldi gordeta zeuzkaten erremin eta sumindurak elkarri botako dizkiote. Eroslea iristen denean, bi tratanteak eztabaidako punturik gordinean harrapatuko ditu. Erosleak ikusle soil baten jarrera hartuko du? Edo bi lagunen arteko sesioan, epaile lanak egingo ditu? Edo okerrenera, bien arteko joko maltzur horretan, biktima bihurtuko ote da?"