Antzerkia: 'Losers', Txalo produkzioak

Urriak 1, ostirala, 20:00. SARRERAK AGORTUTA
Aita Mari antzokia
Informazio gehiago >>

Sarrerak Turismo Bulegoan irailaren 25etik 9,5€ (Gazte Txartelarekin 6€). Aita Mariko takilla itxita egongo da antzerkietan

Turismo Bulegoa: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00. Igande arratsalde eta astelehenetan itxita.

Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: Umerik ez,bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe… Horregatik, euren buruak galtzailetzat dituzte. Eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.

Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat.

Egilea: Marta Buchaca

Zuzendaria: Begoña Bilbao

Antzezleak: Jon Plazaola, Aitziber Garmendia