Antzerkia haurrentzat: 'Kotondarrak', Anita Maravillas
Sarrerak aurrez hartu behar dira. 4€, Turismo bulegoan
Antzerkietarako ez da irekiko Aita Mariko takilla
5 urtetik gorako haurrentzat
XIX. mende hasierako ehungintza industrian emakumeek izandako langile borroketan inspiratuta, “Kotondarrak” ideia jaio zen. Industria-iraultza betean, familia baten begiradaren bidez iruditegi bisual bat sortu dugu, industrializazioaren etorreraz hitz egitea erabaki dugu, hirietarako exodoa, fabrikaren gogortasuna… baina emakume haien ereduaz ere hitz egin nahi dugu, elkarrekin arituz bizitza duinak lor zitzaketela ulertu baitzuten.
Beti bezala, publiko txikienari kontzeptu “helduak” itzultzeko, titere-antzerkiak sorkuntzarako iruditegi, estetika eta antzerki kode berriak eskeintzen dizkigu. Azken finean, istorioak emozioen bidez bidaiatzen dutelako, eta emozioek ez dutelako adinik.
Teaser Kotondarrak - Las Cotton from portal71 on Vimeo.