Antzerkia: 'Ene ba!!', Txalo produkzioak

Noiz
Abenduak 11, ostirala, 19:00. SARRERAK AGORTUTA
Non
Aita Mari

More information about this event…

AGORTU DIRA SARRERAK!!!! [*Erne, SARRERAK AURREZ BAKARRIK, TURISMO BULEGOAN. Antzerkietan takilla itxita] Gure protagonistak aita izan behar du lehen aldiz, eta hori ospatzeko afaritan poza eta aldarte ona izango dira nagusi, ume jaio-berriari jarri behar dioten izena aditzera eman arte. Ene ba! Trumoi hotsak eta txinpartak, baina guztia umore ikuspegi batetik atonduta.

Sarrerak aurrez hartu behar dira 9,5€ Turismo Bulegoan (Gazte Txartelarekin 6€)

Turismo Bulegoko ordutegia: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00. Igande arratsalde eta astelehenetan itxita.

Aita Mariko takilla itxita egongo da antzerkietan

Asier Sota, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Joxe Kruz Gurrutxaga eta Alazne Etxeberria dira komedia barregarri honen protagonista, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean.

"Gure protagonistak aita izan behar du lehen aldiz. Aitatasuna ospatze aldera, bere arreba eta koinatuaren etxean afalduko du, familiako beste lagun batekin batera. Ana, bere bikote eta ama-gaia, berandu iritsiko da afaritara.

Afaltzen hasi baino lehen, ama zain daudela, aitatasunak sortzen dituen poztasun eta aldarte onak izango dituzte hizpide, ume jaio-berriari jarri behar dioten izena aditzera emango duen arte. Egundoko kalapita sortuko du izen berak eta eztabaidaren suak bildutakoak erreko ditu, etxeko giroa erabat gaiztotu arte…