Antzerkia haurrentzat:'Etxean', Potx eta Lotx

Apirilak 18, igandea, 12:00. Sarrerak 4€, apirilak 10 larunbatetik, Turismo bulegoan
Aita Mari antzokia
Informazio gehiago >>

Sarrerak aurrez hartu behar dira. 4€, Turismo bulegoan

Antzerkietarako ez da irekiko Aita Mariko takilla

Potx eta Lotx beti abentura berri bila dabiltza eta ez die axola non! Oraingo honetan ordea, etxean gelditu beharko dute, osabak irten beharra izan duelako. Hasieran, asperdurak jota egongo dira, zer egin jakin gabe. Baina laster hasiko zaizkie bisitari desberdinak agertzen. Horien artean, elkarrizketatzaile fin bat, sekretu handiak gordetzen dituen bizilagun xelebre bat eta postari bat. Aukera paregabea izango da gure pailazoek asperdurari aurre egiteko!  Zer egingo dute pailazo bihurri hauek?