Antzerkia haurrentzat: 'Meri, Mari eta Lari', Eidabe
Abenduak 13, igandea. 12:00. Sarrerak 4€, aurrez bakarrik (Turismo Bulegoan)
Aita Mari antzokia
Informazio gehiago >>
Sarrerak aurrez hartu behar dira. 4€, Turismo bulegoan
Antzerkietarako ez da irekiko Aita Mariko takilla
3 urtetik gorako haurrentzat
Meri, Mari eta Lari ipuin eta kantuz osatutako antzezlana da. Ipuinak sexu eta genero aniztasunaz ari dira, familia eredu ezberdinez, beldurrak baztertzeaz eta, azken finean, askatasunaz. Ikuskizunak biltzen dituen abestiak Yogurinha Borovarenak dira, Sentipenak askatu diskoarekin ikusle gazteagoengana iritsi nahian argitaratutako kantak. Galder Perezek idatzitako eta Maria Urcelay aktorarekin batera sortutako ikuskizun hau umeei zuzenduta dago, baina adin guztietako lagunentzat da aproposa. Oraindik ere, denok dugulako sentipenak askatzeko beharra eta gogoa.
turismoa@zumaia.eus
Bulegoa





