Antzerkia haurrentzat: 'Meri, Mari eta Lari', Eidabe

Noiz
Abenduak 13, igandea. 12:00. Sarrerak 4€, aurrez bakarrik (Turismo Bulegoan)
Non
Aita Mari antzokia

More information about this event…

[*ERNE, SARRERAK AURREZ BAKARRIK. ANTZERKIETARAKO EZ DA IREKIKO AITA MARIKO TAKILLA] Meri haurdun dago, eta Mari badator betiko galderarekin: zer izango da, neska ala mutikoa? Ba betiko galderari, erantzun desberdina: nahi duen guztia izango da, ameslaria, dantzaria, pilotaria, borrokalaria... eta horregatik jarriko diote Lari izena.

Sarrerak aurrez hartu behar dira. 4€, Turismo bulegoan

Antzerkietarako ez da irekiko Aita Mariko takilla

3 urtetik gorako haurrentzat

Meri, Mari eta Lari ipuin eta kantuz osatutako antzezlana da. Ipuinak sexu eta genero aniztasunaz ari dira, familia eredu ezberdinez, beldurrak baztertzeaz eta, azken finean, askatasunaz. Ikuskizunak biltzen dituen abestiak Yogurinha Borovarenak  dira, Sentipenak askatu diskoarekin ikusle gazteagoengana iritsi nahian argitaratutako kantak. Galder Perezek idatzitako eta Maria Urcelay aktorarekin batera sortutako ikuskizun hau  umeei zuzenduta dago, baina adin guztietako lagunentzat da aproposa. Oraindik ere, denok dugulako sentipenak askatzeko beharra eta gogoa.