Erakusketa: 'Amalur', Maider Azurmendi
Urtarrilak 8 - 31
Oxford aretoa
Oxford aretoan, urtarrilaren 8tik 31ra arte
- Urtarrilak 8 ostiralean zabalduko da erakusketa, 19:00etan.
- Astelehenetik ostiralera 18:00 – 20:00
- Asteburu eta jaiegunetan 12:30 – 14:00 + 18:00 – 20:00
Maider Azurmendik Zumaiako Oxford aretoan aurkeztuko duen proposamena Zeramika: Artea
eta Funtzioa Unibertsitate Masterrean garatutako lana dugu. Eskultura multzo honekin
naturaren izaera zaurgarria eta era berean irmoa islatzen saiatu da. Landutako formen oinarria
itsas ertzean jasotako egur pusketan datza; molde zeramikoen bitartez behin eta berriz
errepikatzen diren formak. Hortik abiatuz, beste hainbat pieza sortu ditu: gofratu zeramikoak
edota eskuz modelatutako forma ttikiak. Guzti honekin, egiteko modu propio batetik, ikuslea
eskultura garaikidera gerturatzea bilatzen du.
turismoa@zumaia.eus
Bulegoa





