Erakusketa: 'Amalur', Maider Azurmendi

Noiz
Urtarrilak 8 - 31
Non
Oxford aretoa

Naturaren izaera zaurgarria eta era berean irmoa islatzen du Maider Azurmendik Oxford aretoan kokatu duen eskultura multzoak. Itsas ertzean jasotako egur pusketatik abiatuta lan zeramikoak sortu ditu, ikuslea eskultura garaikidera hurbiltzeko asmoz

Oxford aretoan, urtarrilaren 8tik 31ra arte

  • Urtarrilak 8 ostiralean zabalduko da erakusketa, 19:00etan.
  • Astelehenetik ostiralera 18:00 – 20:00
  • Asteburu eta jaiegunetan 12:30 – 14:00 + 18:00 – 20:00

Maider Azurmendik Zumaiako Oxford aretoan aurkeztuko duen proposamena Zeramika: Artea
eta Funtzioa Unibertsitate Masterrean garatutako lana dugu. Eskultura multzo honekin
naturaren izaera zaurgarria eta era berean irmoa islatzen saiatu da. Landutako formen oinarria
itsas ertzean jasotako egur pusketan datza; molde zeramikoen bitartez behin eta berriz
errepikatzen diren formak. Hortik abiatuz, beste hainbat pieza sortu ditu: gofratu zeramikoak
edota eskuz modelatutako forma ttikiak. Guzti honekin, egiteko modu propio batetik, ikuslea
eskultura garaikidera gerturatzea bilatzen du.