DAKAPO abesbatzaren emanaldia

Otsailak 18, 18:30
Komentua

DAKAPO abesbatza 1993an sortu zen Hernaniko Musika Eskola Publikoa bihurtzearekin batera Garbiñe Orbegozoren zuzendaritzapean.

 

Zumaian entzungo den taldea 22 neskek osatzen dute, beraz, errepertorioa  ahots zurien modalitatean izango da. 

 

Urtean zehar hainbat ekitaldietan parte hartzen du DAKAPOk, bai musika eskolak antolatzen dituenetan, baita herri mailako jaialdietan ere, ( Gabon Abestien Jaialdia,  San Joanetako Iragarpen Kontzertua, Hernaniko Abesbatzen Topaketak besteak beste). 

 

Azken urteetan honako emanaldiak eman ditu euskal herritik kanpo:

 

2016ko Urrian  ALEMANIAKO NORDHORN-eko Musika eskolarekin elkartrukea

 

2016ko Maiatzean Pozueloko Tintinibalum abesbatzak gonbidatuta, kontzertua Pozuelo de Alarcon herrian.

 

2017-18 ikasturtetik aurrera Amaia Aldalur da musika eskolako abesbatzen zuzendaria.

 

Zumaian entzungo den kontzertuan euskal idazleek idatzitako musika entzungo da, bai sakroa eta baita  polifonia ere.