Dantza: 'Biz Hitza', Aukeran dantza konpainia

Noiz
Maiatzak 28, ostirala, 20:00. Sarrerak 6€/4€ maiatzak 22tik Turismon
Non
Aita Mari antzokia

More information about this event…

[X. Maiatza Dantzan]: Edu Muruamendiarazek zuzenduta eta Xabi Payak idatzita, "Euskara batuaren historia dantzatua"

Sarrerak 6€ (Gazte txartelarekin 4€) Turismo Bulegoan maiatzak 22tik

Turismo Bulegoa: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00. Igande arratsalde eta astelehenetan itxita.

"Herria da gorputza, hizkuntza bihotza" Fernando Aire Xalbador Urepeleko artzainaren esana da, zehazki, haren Odolaren mintzoan jasoa eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldua. Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen etengabeko bilakaera?

Ikuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez. Xabi Paya kulturgileak gidoia idatzi eta Aukeran taldeak koreografiak sortu ditu.

» Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
» Eszena zuzendaritza: Ainhoa Aierbe
» Gidoia: Xabi Paya
» Musika: Aitor Etxebarria
» Argiztapen diseinua: Carlos Solano
» Dantzariak: Unai Balerdi, Ane Etxeberria, Unai Iraola,Maier Muruamendiaraz, Uxue Sanchez, Nahikari Sanchez, Danel Serrano eta Claudia Talavera

*Dantza emanaldi hau Euskaltzaindiaren babespean plazaratzen da.