DANTZA GARAIKIDEA | OUT eta IDI BEGI
- Noiz
- [*SARRERAK AGORTUTA] ABUZTUAK 12, OSTEGUNA, 20:00. Gonbidapenak uztailaren 28tik Turismo bulegoan
- Non
- ODIETA
[*SARRERAK AGORTUTA] Gonbidapenak: uztailaren 27an Oxford aretoan (10:00-13:00) eta agortzen ez badira, uztailaren 28tik Turismo bulegoan
OUT | Xabier Zeberio eta Amaia Elizaran
Dena ura da. Isila, irmoa, estugarria, inguratzailea.
Fisikak bere lana egiten duen arte. Orduan gainazaleko tentsioa hautsi eta erupzio likidoa iristen da. Askatasunak bere bidea bilatzen du, eta larritasuna desagertzen da. Aireak birikak betetzen ditu. Aske. OUT.
IDI BEGI | Larrua Proiektua
Koreografia: Jordi Vilaseca
Dantzariak: Maddi Ruiz de Loizaga, Miguel Ballabriga, Aritz López
Musika: Bach, Machinefabriek
Euskal herriko idi probak oinarri hartuta, animalia eta gizakiaren arteko lotura irudikatzen du dantza ikuskizunak. Haren finkotasuna, hierarkia eta plazan duen hizkuntza, animaliaren ikuspuntutik.