Dendaostekoak
Martxoak 17, 19:00etan
Oxford aretoa
Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburuaren pasarteei soinu-banda sortu die Aitor Nova musikari elgoibartarrak. Saxofoia, organoa, ahotsa, aurrez garbaturiko josteko makinen hotsak eta looperra erabiltzen ditu giro inguratzaile-iradokitzailea sortzeko. Emanaldi honetan liburuko hainbat pasarte irakurtzen ditu Uxue Alberdik musikaz jantzita eta haietan oinarrituriko gaiak proposatzen dizkie ondoren bertsolariei, bat-batean aritu daitezen.
Musikak, literaturak eta bat-bateko bertsoek zeinek bere presentzia eta arnasa dute.
Kronika literarioa, memoria, umorea... josten ditu ikuskizunak.
Parte hartuko dute: Aitor Nova, Uxue Alberdi, Alaia Martin eta Ane Labaka.
Iraupena: 90 min
Nori zuzendua: Publiko zabalari
turismoa@zumaia.eus
Bulegoa





