Erakusketa:'Flashback Paradies', Christiane von Enzberg

Noiz
Non
Oxford aretoa

Gizakiak hartzen du arretaren erdigunea Christiane von Enzberg argazkilariaren obran; Alemaniako Danubio haranean jaioa da eta gaur egun Bartzelonan bizi da. Haren ibilbidea zabal aintzatetsi dute nazioarteko aldizkarietan, haietako askotan argitaratu ditu lanak, eta ezaguna da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan ere, argazkilaritza irakasle dabilelako maila gorenean.

Urriak 26 - Azaroak 11, Oxford aretoa

Irekiera: urriak 26, ostirala 19:00

Egunero 18:00-20:00

 

Christiane von Enzberg argazkilariaren erretratuek eta irudi eszenikoek gainditu egiten dute irudiaren planoa eta azalaren azpian barneratzen dira, ezkutuko geruzak harrigarriki agerraraziz, baina beti sentiberatasunez, berezitasuna azpimarratuz.  Von Enzberg-ek enpatiaz eta behaketa zorrotzez harrapatu ahal izaten ditu erretratatuei “maskarak” erortzen zaizkien ahultasun une ederrak eta intimoak. “Hautnah!” (Azalean) argazki seriean hondartzan dauden pertsonak erakusten ditu, kamerak agerian uzten ditu gertutasuna eta bereizketa, haien nahiak eta idiosinkrasia. Eszena horietako bakoitzak harremanetan jartzen du gizakia bere historia pertsonalarekin eta inguruko paisaia sentsorialarekin, horrela paradisua birkokatzearen gaia planteatzeko: Eta espazioak garrantzi gutxiago balu izate beraren sotiltasunak baino?

Haren ikuste lengoaia poetikoa da, baina batzuetan lirismo horren aurka egiten du, zintzotasun zarpailez betetako argazkiak erakutsita; horrelakoetan, agerian geratzen da egia, eta ikuslea txundituta geratzen da ezinbestean.

Izan ere, Christiane von Enzberg-en irudietan ez dugu aurkituko erantzun espliziturik; aitzitik, marko bat eskaintzen dute, eta hartan galdera gehiago sortzen dira, eztabaida gehiago.