Erakusketa: 'Argazkiak eta hizkiak Zumaiako hirigintza antolatzeko'

Maiatzak 7-30, egunero Oxford aretoan
Oxford aretoa
Informazio gehiago >>

Maiatzak 7-30, Oxford aretoa

Egunero 18:30-20:30

Asteburuetan 12:30-14:00 + 18:30-20:30

    Zumaiako Udalak hirigintza arloa herritarrengana gerturatzeko ahalegina egin nahi izan du ariketa kolektibo honekin.
    Ingurune naturala, mugikortasuna, espazio publikoa, etxebizitza, jarduera ekonomikoa, ekipamenduak, ondarea, turismoa, jasangarritasuna eta klima aldaketa, eta inklusibitatea kontzeptuei heldu, eta argazkietara eta testuetara eraman dituzte zenbait zumaiarrek.
    Distira elkarteko kideek atera dituzte argazkiak, eta udal ordezkariek, herriko elkarteetako kideek eta herritarrek idatzi dituzte testuak.
    Zer iradokitzen digute irudi eta testu horiek? Udalak, galdera horrekin, Zumaiako hirigintzaren inguruan hausnartzera gonbidatu nahi ditu herritarrak.