Erakusketa:'Beti Gazte dantza taldea'

Noiz
Non
Oxford aretoa

Zumaiako Beti Gazte dantza taldearen 3 hamarkada luzeko historia laburbiltzen duen argazki erakusketa. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete erakusketarako argazkiak eta bestelako oroigarriak laga dizkieten guztiei; horiek ikusita, garai bateko makina bat oroitzapen ekarriko dituzte gogora erakusketara hurbiltzen diren zumaiarrek. Maiatzaren 18rako gainera Beti Gazte Eguna antolatu dute.

Maiatzak 3-12, Oxford aretoan

Egunero 18:00-20:00

Irekiera maiatzak 3 ostiralean, 18:30

Zumaiako Beti Gazte dantza taldearen historia laburbiltzen duen argazki erakusketa. Dantza taldea 1966an sortu zuten, eta 1999an desegin zen 33 urteko ibilbidea egin ondoren. Hiru hamarkada luzeko historia kontatu nahi izan dute Beti Gazteko taldekideek, herritarren laguntzaz jasotako argazki eta oroigarrien bidez. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete erakusketarako argazkiak laga dizkieten guztiei; horiek ikusita, garai bateko makina bat oroitzapen ekarriko dituzte gogora erakusketara hurbiltzen diren zumaiarrek.

Beti Gazte dantza taldearen eguna

Beti Gazte dantza taldearen eguna ere prestatu dute. Maiatzaren 18an izango da, larunbatean. Taldean aritutako dantzariak eguerdiko ordu batean elkartuko dira Kofradian argazki bat ateratzeko. 13:30ean hasita trikipoteoa egingo dute herriko kale eta tabernatan zehar, eta 14:30ean lagunarteko bazkaria egingo dute Eusebio Gurrutxaga plazako Beheko Plaza jatetxean.

Bazkarian parte hartzeko betigaztedantzataldea@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko da. Bazkariaren prezioa 50 euro izango da, eta diru sarrerak Kutxabankeko ES61 3035 0037 49 0370054629 kontu korrontean egingo dira. Izena emateko azken eguna maiatzaren 10 izango da.