Erakusketa: 'Etendako itsas-bidaiak'

Noiz
Martxoak 26 - Apirilak 18
Non
Oxford aretoa

1900 eta 2016 bitartean Bizkaiko Golkoan hondoa jo zuten itsasontzien lorratzean nabigatuko dugu. Zergatik hondoratu ziren? Nork egin zituen salbamenduak? Nola berreskuratu zituzten hondakinak? Bidai horretan abiatzeko, panel ilustratuak, hondoratzeen mapak, ontzi horietako objektu batzuk eta salbamendu-baliabideak ikusgai erakusketa honetan.

Martxoak 26 - Apirilak 18, Oxford aretoan

Erakusketa

  • Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00
  • Asteburu eta jeiegunetan: 12:30-14:00 + 18:00-20:00

Apirilak 13, asteartea, 18:00

Getariako naufragioak. XX. mendea liburuaren aurkezpena

                Izen-emateak apirilak 7tik aurrera:

                 > Alondegia kultur etxean (09:30-14:00)

                    > 943861056 // kulturetxea@zumaia.eus

 

"Urteak daramatzagu itsas istripuak ikertzen, eta hortik sortu dira bi liburu:

  • ‘Naufragios en la Costa Vasca: 1976-2016’
  • ‘Getariako naufragioak. XX. mendea / Naufragios de Getaria. Siglo XX’

Testu horien isla da erakusketa hau: Baionatik abiatuko gara, Bilboko Murueta ontzi-enpresaren Luno zamaontzia (2014)  zamaontzia galdu zen lekutik, eta Santanderrera iritsiko gara, Boquerón merkataritza-ontziaren hondoratzearekin (Quintres lurmuturra, 1990).

Zumaian, Javier Carballoren laguntzarekin, I. Mundu Gerran (1918) urpeko alemaniar batek hondoratutako Lyndiane merkantzia-ontzi frantsesaren tragediara eta Osthav petrolio-ontzi norvegiarraren odiseara hurbilduko gara:  haren popa Kantabrian agertu zen, eta branka, Zumaian. Velázquez (1971) itsasontzia ere ezagutuko dugu, laino handiarekin, Aitzabal kalan harrapatuta geratu baitzen; Cadizko Denebole bakailao-ontziak berriz, Santiago hondartzan hondoa jo zuen (1968)."

Ana Maria Benito eta Javier Mazpule