Erakusketa:'Formak (shapes)', Fernando Mardones

Noiz
Non
Oxford aretoa

Oxford aretoko erakusketa honetarako Fernando Mardonesek hautatutako pintura lanak ez du bereziki ezer irudikatu nahi. Hala ere, trazuaren keinuarekin, testurarekin eta kolorearekin esperimentatzen du, marrazkiaren eta pinturaren adierazpen aukerekin, irudikatzeko funtzioa alde batera utzita. Nagusiki paper gainean sortutako obrak dira, eta pinturazko materia batez ere pastel koipetsua da, zurezko matrize originalen gainean igurtzita.

Oxford aretoa, irailak 26 - urriak 20 (astebete luzatuta)

Egunero 18:00-20:00

Asteburu eta jaiegunetan 12:30-14:00 + 18:00-20:00

"Arte hau ulertzeko gakoa izan daiteke formei dagokiena (shapes); artistak sortzeko duen moduarekin dauka zerikusia, bere imajinazio motorrak enpatiaz errepikatzen baititu objektu baten formetan haragitutako harremanak.

Orain, beharrezkoa da lan horiekin elkarrizketan aritzea, gure zein zatirekin bat egiten duten ikustea. Ez dezagun, beraz, obra pasiboki bakarrik jaso, parte har dezagun haren sentsibilitatean eta emozioan."

F_M