Erakusketa: 'Frida Kahlo, artista eta aktibista'

Noiz
Martxoak 5-21, 18:00-20:00
Non
Oxford aretoa

Donostiako Aiete Kultur Etxeak ekoitzitako erakusketa hau, aukera paregabea da emakume aparta honen bizitza ezagutzeko, modu koloretsu eta artistikoan. Proiektu honetarako, Aitziber Alonso donostiarrak Fridaren biografian oinarritutako ilustrazioak egin ditu, eta gainera, Londreseko Victoria and Albert museoan, 2018ko erakusketa baterako egin ziren Kahloren artelanen erreprodukzioak daude erakusgai.