Erakusketa:'Gure mundua eraldatzeko 17 helburu'

Noiz
Non
Oxford aretoa

More information about this event…

2030 Agenda eta GIH zer dira? Unesco Etxearen eskutik, 17 ilustrazio, beste hainbeste artistarenak, Garapen Iraunkorrerako Helburuak irudikatu eta ezagutarazteko. Helburua, 2030. urterako pobrezia mota oro ezabatzea, desberdintasunak murriztea eta klima-aldaketaren aurka egitea, inor atzean gelditzen ez dela bermatuz. Jakin gehiago GIHei buruz, eta ekin!

Abenduak 21 - Urtarrilak 6, Oxford aretoan

Egunero 18:00-20:00  (Urte Berri egunez itxita)

Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda 2015eko irailean onartu zuten munduko agintariek, Nazio Batuen goi-bilera historiko batean, eta, agenda horretako garapen iraunkorrerako 17 helburuen (GIH) bidez,  pobrezia mota oro ezabatu nahi da, bai eta desberdintasunak murriztu eta klima-aldaketaren aurka egin ere, inor atzean gelditzen ez dela bermatuz.

2030. urtera arte, herrialdeek, aberatsek nahiz pobreek, ahalegin handiagoa egin beharko dute GIHen alde borroka egiteko. Helburu horiek oso garrantzitsuak dira pertsonen eta planetaren etorkizunerako. Hori dela eta, mundua benetan aldatu nahi badugu, ezinbestekoa da denok lankidetzan aritzea: gobernuak, enpresak, gizarte zibila, bai eta zu bezalako pertsonak ere.

Zenbait artistak egindako 17 ilustrazioren bidez (artista horiek ilustrazio-lehiaketa bateko irabazleak izan dira), ibilbide bat egitera gonbidatzen zaitugu, 17 helburuak ezagutzeko.

Jakin gehiago GIHei buruz, eta ekin!