Erakusketa: 'Itsasoko Argia' argazki erakusketa

Noiz
Non
Oxford aretoa

Euskadiko Itsasargien Elkartearen argazkiek osatzen dute 'Itsasoko argia: azkeneko farozainen historia' eta horrekin batera 'Txanala berritzea', Zumaiako Institutuak eta Beduola elkarteak elkarlanean zaharberritutako txanala ikusgai egongo da, angulatan ibiltzeko hainbat tresnekin batera.

Apirilak 7-24 'Itsasoko argia: azkeneko farozainen historia'

Apirilak 7-17 'Txanala berritzea'

Egunero zabalik 18:00-20:00. Asteburu eta jaiegunetan 12:30-14:00 + 18:00-20:00

Apirilak 19, 19:00 Dokumentala + solasaldia: 'Luz de mar: la historia de los últimos fareros'

Dorrezainaren lanbidea denbora laburrean desagertzera kondenatuta dago; kontua da jada ez dela jende gehiago prestatzen lan horretarako: egungo funtzionarioak erretiratzen direnean lanbidea betiko desagertuko da eta gure memorian soilik geratuko da.

Itsasargi guztietan ez da jendea bizi, eta denek ez daukate garrantzi eta kategoria bera. Batzuenetan soilik jarraitzen dute profesionalek bizitzen, izan ere, beren ardurapean dauzkaten beste itsasargi batzuk ere begiratu, konpondu eta mantendu egiten dituzte.

"Luz de mar: la historia de los últimos fareros" dokumentalaren helburua itsasargien historia erakustea da, haien bueltan bizi eta lan egiten duten haien ahotsaren bitartez. Hau da, dorrezainen ahotsa soilik ez, baita beren familiarteko, arrantzale, artista edo idazleena ere, gai honen inguruan lan egin duten haiena.

Dokumentala apirilaren 19an proiektatuko da, 19:00etan, Zumaiako Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan (Erribera, 23). Gero, solasaldi bat egingo da Elkarteko kideekin.

Hainbat herrialdetako itsasargietara eginiko bisita ugarietan hartu ditugun argazkietako batzuk erakutsi nahi ditugu. Hori dela eta, gure Elkarteak argazki erakusketa bat antolatu du.

Euskadiko Itsasargien Elkartea