Erakusketa:'Izotz ertzak', Keixeta

Noiz
Abuztuak 14 - 30
Non
Oxford aretoa

Erakusketaren muina Izotz mendiak oinarritzat hartuta aurtengo udaberrian konfinamenduan sortutako margo eta portzelanazko eta zeramikazko eskulturak dira, materialak eskaintzen dituen baliabide plastikoak erabiliaz (txuritasuna, hauskortasuna, gardentasuna); bere ohiko forma tubularren bitartez pitzadurak eta hausturak behartzen dizkie eskulturei, itxura iragankorra emanez. Joan dira 8 urte Keixetak Alondegian azken erakusketa egin zuenetik, eta nabarmena da harrezkero zeramika piezek hartu duten protagonismoa: pintura eta zeramikaren artean harremanak sortzen dira, bata bestearen lagungarri eta era berean independiente.

IZOTZ ERTZAK, KEIXETA

Dagoeneko pasa dira 8 urte Zumaiako Alondegian Keixetak Zerrenda amaitu gabea erakusketa egin zuenetik, Gernikako bonbardeaketaren 75.urteurrenean bertan hil ziren biktimei eskainitakoa. Ordutik beste hainbat erakusketa egin ditu herritik kanpo, arte feriatan parte hartu du eta egonaldi artistikoak ere egin ditu.

Azpimarragarria da azken urteetan zeramika piezek hartu duten protagonismoa, erabiltzen dituen pasta eta teknika desberdinek pintura eta zeramikaren artean harremanak sortu ditu, bata bestearen lagungarri eta era berean independiente dira, biak kontuan izan behar dira erakusketa bere osotasunean ulertzeko.

Izotz ertzak da Alondegian Keixetak aurkezten duen erakusketaren izenburua, eta bertan batez ere azken hilabeteetan egindako lanak daude ikusgai.

Jakinean gara azken hamarkadetan natura eta bizi garen planetarekiko gizakiaren arduragabekeriak aldaketa klimatikoa dakarrela, eta honekin izotz mendien urtzea eta desegitea. Izotz mendiak oinarritzat hartuta aurtengo udaberrian konfinamenduan sortutako margo eta portzelanazko eta zeramikazko eskulturak dira, materialak eskaintzen dituen baliabide plastikoak erabiliaz (txuritasuna, hauskortasuna, gardentasuna) eta bere ohiko forma tubularren bitartez pitzadurak eta hausturak behartzen dizkie eskulturei, itxura iragankorra emanez.

Deigarriak dira leihoetan kokatzen diren zeramikazko buruak, kalera begira, isolamendu garaian denok sentitu ditugun beldurra eta kezka adierazten dute. Era berean kokapenak eta kopuruak egunero hain presente ditugun distantzia eta maskarillak gogorarazten dizkigu.

Formatu handi eta ertaineko 30 koadro inguru multzoka kokatzen dira, erakusketa aretoaren neurriei egokituta.  

Margoetan gai nagusia itxura organikoa duten isla edo planetatxoak dira, bizitza berri baten fikziozko esperantza...