Erakusketa:'Koleoptero', Irrimarra

Noiz
Non
Oxford aretoa

Irene Iruretak eta Karmele Gorroñok osatzen duten bikote sortzailearen margolan koloretsuak, emakumea*ren irudian murgiltzen dira

Oxford aretoa, otsailak 28-martxoak 19

Irekiera otsailak 28 osteguna, 18:00

Egunero zabalik 18:00-20:00

Larunbat, igande eta jaiegunetan 12:30-14:00 + 18:00-20:00

 

 “Irrimarra” bikote sortzailea Karmele Gorroño (Galdakao, 1987) eta Irene Iruretak (Zumaia, 1989) osatzen dute. Unibertsitatean ezagutu zuten elkar, Arte Ederretan (Leioa), eta geroztik, elkarlanean aritu dira 2016an “Irrimarra” sortu arte.

Otsailak 28tik martxoaren 19ra “Irrimarra”-ren margoak egongo dira ikusgai, Koleoptero izenburupean. Bilduma honetan, emakumea*ren irudian murgiltzen dira, gehienbat erretratuetan. Hausnarketa momentu bat islatzen da.

1X1mko dozena bat obra koloretsu daude eta beste formatu ezberdinetako beste hainbat.