Erakusketa:'Kontatu-Osatu'

Noiz
Non
Oxford aretoa

More information about this event…

Zumaiako Mugimendu Feministak Zumaiako emakume* artistekin eta askotariko elkarteekin elkarlanean antolatutako erakusketa, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira.

Oxford aretoan, azaroak 21 - abenduak 8

Irekiera azaroak 21, 19:00

Egunero 18:00-20:00

Asteburu eta jaiegunetan 12:00-14:00 + 18:00-20:00

Zumaiako Mugimendu Feministak, iazko azaroak 25aren harira Kontatu dinamika jarri zuen martxan:

"Gogorra izan zen gure azalean bizitako indarkeriak identifikatzea, baina ezinbesteko ariketa aldi berean. 'Zein indarkeria bizi (izan) ditut?'. Norbere etxean identifikatu genituen bizipen propioak. Baina azaroaren 25eko ekitaldian elkarrekin konturatu ginen, banaka bizitako indarkeria horien erro kolektiboaz. Emakume* guztiok bizi (izan) dugu hau. Indarkeria matxistak guztiok gauzka jo puntuan. Bestearen malkoetan bizi genuen norbere bizipena.
Gelditu gintezke minarekin, indarkeriek sortu diguten zamarekin. Baina guk bizi egin nahi dugu. Zauri eta orbain guztiekin, baina bizi. Zer egingo dugu gure minekin? Nola zaindu eta osatuko dugu elkar? Baditugu tresnak, elkarren babesa dugu. Eta aurtengo azaroaren 25ean tresna horietan jarri nahi dugu arreta. Adierazteko modu desberdinetan, autodefentsa feministan, ahizpatasunean, zaintzan, ahalduntzean osatze feministan.

Besteak beste, aurten erakusketa bat antolatuko dugu. Artea betidanik izan da jendarteko gatazkak adierazi eta salatu zein norbere minak askatu eta sendatzeko bitarteko bikaina. Erakusketaren bidez, indarkeria matxistaren identifikazioan eta ahalduntzean jarriko dugu arreta. Erakusketak irauten duen bitartean, ekintza kultural desberdinak egongo dira erakusketan zein herrian."