Erakusketa: 'Mendebaldeko Sahara, 45 urte justiziarik gabe'

Noiz
Apirilak 23 - Maiatzak 2
Non
Oxford aretoa

Mendebaldeko Sahararen aldeko erakusketa antolatu du Darahlik Oxford aretoan, lurralde okupatu honek bizi dituen injustiziak eta giza eskubideen urraketak salatzea helburu duen bederatzi eguneko kanpainaren baitan.

Apirilak 23 - maiatzak 2, Oxford aretoan

Egunero 18:00 - 20:00

Asteburuetan 12:00 - 14:00 + 18:00 - 20:00

Argazki bilduma, ikusentzunezkoen txokoa eta informazio-mahaia egongo dira bertan, Darahli elkartearen proiektuen berri jasotzeko, eta Oporrak Bakean 2022 kanpainaren berri ere emango zaie bertaratzen direnei.

Era berean, ekitaldi ugari antolatuko ditu Darahlik asteburu hauetarako Oxford aretoan: dokumentalak, ipuin kontaketa, zine emanaldia, hitzaldia...

EKINTZAK

- Apirilak 23, ostirala - 19:00etan  Oxford Aretoan (Alondegia)

* Zinea: “SOLO SON PECES”  Paula Iglesias-Ana Serna (Al  Borde Films) 2020 – 17 min.

(Goya sarietarako hautagaia, dokumental laburren atalean)     

          

-Apirilak 24, larunbata  - 12:00etan  Oxford Aretoan (Alondegia)

* Ipuin-Kontalaria:

  “Chertat eta Leoia”  Cheij Ahmen eta Jexux Mari Eizagirre    

Saharar ipuina hasanieraz eta euskaraz

         

-Apirilak 25, igandea  -  18:00etan  Oxford Aretoan (Alondegia)

* Zinea haurrentzat: “ZARAFA”  Animazio-abenturazko filma. (Gaztelaniaz)

 

-Apirilak 30, ostirala  - 18:00etan  Oxford aretoan (Alondegia)

* Dokumentala: “Soukeina, 4.400 días de noche” Laura Sipán  28 m.

* Hitzaldia:“Mendebaldeko Sahara: 45 urte justiziarik gabe”   Fatimetu Zenan-Bachiri Labeid (Juventud Activa Saharaui)

 

-Maiatzak 2, igandea  - 19:00etan  Oxford Aretoan (Alondegia)

* Dokumentala: “Ocupación SA” Mundubat  40 min.