Erakusketa:'Sempiterno', Ester Gimeno

Noiz
Non
Oxford aretoa

More information about this event…

Skate Art eta ilustrazioa

Oxford aretoa, ekainak 19 - uztailak 1

Irekiera ekainak 19 asteartea

Lanegunetan 18:30-20:30

Igande eta jaiegunetan 12:30-14:00 + 18:30-20:30
Artista eta ilustratzailea naiz, eta honakoak interesatzen zaizkit batez ere: errealismoa, erretratua, eta skateak artean dituen askotariko erabilpenak. Arte Ederretan lizentziatu nintzen Madrilgo Universidad Complutensen, eta han egin nuen era berean Arte eta Sorkuntzaren Ikerketa Masterra.  

Erakusketaren izenburuak, Sempiterno (betiereko), betirako iraungo duten gauzak dakartza gogora; hasiera bat izan zuten gauzak, baina amaierarik izango ez dutenak. Erakusketa honek hainbat proiektu biltzen ditu, eta erretratua da guztiak elkartzen dituena. Irudi batean izoztuta agertzen dira pertsona nahiz mugimenduak, bizitzako garai batean edo bestean inspiratu nautenak, eta betikotuta daudenak nire lanetan eta pertsona gisa izan dudan garapenean; hortaz, badira autorretratuak ere.

Ikusgai dauden proiektuetako bat, ‘skatea, ekintza sozial eta feministako artean erabilita’ nire master amaierako proiektuko azken lana da. Skate Artaren bidez berdintasun eta tolerantzia mezu bat bidaltzen dut ideia nagusia bat nabarmenduz: borroka denon kontua dela.
Ester Gimeno Rodríguez