Erakusketa:'Xomorroak', Antonio Valencia

Noiz
Non
Oxford aretoa

Naturari arretaz erreparatuz gero, mundu txiki handi batez inguratuta gaudela jabetzen lagunduko digute Antonio Valenciaren argazkiek

Oxford aretoa, otsailak 9-24

Egunero zabalik 18:00-20:00

 

EGIAZKO ERREALITATEA

Mendian gabiltzanean, ibaian igerian, edo paisaia bati begiratzean, erraza da pentsatzea une hori gure-gurea dela, munduaren jabe garela gizakiak; baina nahikoa da arretaz erreparatzea adar bati edo putzu txiki bati, jabetzeko akaso geu garela arrotzak, hain gure sentitzen genuen natura horretan. Une batez egiazko errealitate erabatekora  hurbiltzea, horixe da erakusketa honen helburua. 

Baina oharkabean pasa ohi direnak agerian jartzeko, lan handia hartu beharra dago, eta ez bakarrik argazkilari apal honek, baita erakusketa honi  asko eman dioten beste lankideek ere. Eskerrak eman nahi dizkiet haiei, ahalegin izugarria egin baitute.

Eskerrak bereziki José Luís García de Madinabeitiari,  bere laguntzagatik. Egitasmo hau aurrera ateratzeko ideia azaldu nionean, berehala ekin zion lanari, eta gaur hemen ikus dezakegun irudien konposizioan sekulako ekarpena egin du.

Milesker era berean César Lerari, irudien inpresioan lortutako emaitzagatik.

Eta jakina, eskerrak espezieak identifikatzen lagundu didaten entomologo guztiei:  Alberto Gosá, Xabier Rubio, Jon Garin, Alberto Castro, Imanol Zabalegui, Juandi González, Xanti Pagola, Iñaki Mezquita, José Ignacio Pardo de Santallana, Edurne Garrapo eta Miguel Carles.

Erakusketa hau elkarlan guzti horren azken emaitza da, eta espero dut lagundu egingo dizuegula errealitate horretaz gozatzen, une batez arrotzak izateari utzi, eta ikusle pribilegiatu bilakatzeko.

Antonio Valencia.