Erakusketa: 'Zenbat jende kabitzen da bihotz batean?' Aran Santamaria

Noiz
Otsailak 7 - 28
Non
Oxford aretoa

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Aspaldiko partez Alondegian erakusketa jarri du Aran Santamaria zumaiarrak, eta azken urteetan lantzen diharduen liburu eraldatuez gain, klorofila, ipurtargi ezkutuak, etxealdiaren arrastoak, irudimena eta gauza ñimiñoen edertasuna topatuko ditu bisitariak, erakusketa jostalari honetan. Eta han hemenka, Aran Santaren unibertsoaren parte ere badiren Bixtente Ameztoi, Harkaitz Cano, eta Agnès Vardaren oihartzunak

Oxford aretoan, otsailaren 7tik 28ra arte

  • Otsailak 7 igandean zabalduko da erakusketa
  • Astelehenetik ostiralera 18:00 – 20:00
  • Asteburu eta jaiegunetan 12:30 – 14:00 + 18:00 – 20:00