Erakusketa:'Zergatik hamalau', Iñaki Arrillaga

Noiz
Non
Oxford aretoa

Iñaki Arrillaga oriotarrak Jorge Oteiza herrikidea izan du abiapuntu bere eskultura eta margoak sortzeko unean.

Oxford aretoa, abuztuak 14 - irailak 1

Egunero zabalik 18:30-20:30

Irekiera: abuztuak 14 asteazkena, 18:30

 

"Erakusketa honetan jaso ditut azken urteotan eginiko lanak: iturri zein erreferentzi nagusi modura Oteiza izanik, nire interpretazio berezia eman diet haren lanei.

Erakusketaren atal batean eskulturak aurkitzen dira. Bertan, Arantzazuko Apostoluak “Arraunlariak” balira bezala daude irudikatuak; honen arrazoia hauxe da: Oteizak “Zergatik hamalau?” galdetzen ziotenean eman ohi zuen erantzuna, arraunlariak zirela alegia.

Bestetik, margoak ditugu: akriliko zein collage teknika erabiliz, hirugarren dimentsioa aurkitzeko helburuarekin kaxa hutsak zabaltzen ditut, Malevichek egiten zuen antzera;  ondoren elementu geometriko horiei kolore ezberdinak ezartzen dizkiet, armonia zein orekaz espazioa okupatuz."

Iñaki Arrillaga, Orio, 2019