Errege Magoentzat eskutitzak jasotzea

Beheko plaza

Urtarrilak 4 ostiralean, 18:00etatik aurrera Erregeen Pajeek haurren gutunak jasoko dituzte Beheko plazan, eta eskaera bat helarazi digute: hotzetan umeak denbora luzez zain ez egoteko, familiei eskatzen zaie pertsona bakarra aritzea argazkiak ateratzen, argazki bakarra ateratzea eta ahalik eta arinen beti ere.

Aniztasun funtzionala duten haurrek, nahi izanez gero aukera izango dute gutunak lehentasunez emateko pajeei, betiere garaiz jakinarazita kultura@zumaia.eus helbidean.