ESKUAK elogio de lo manual hitzaldia

Urriak 10, 18:30ean
Oxford aretoa

Duela zenbait hamarkadaz geroztik, artisautza tradizionalak desagertzeari buruzko kezka zabaltzen ari da; izan ere, horren ondorioz  tokiko kulturak pobretu egiten dira eta antzina-antzinako bizimoduak eten egiten dira. Gainera, laurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik, produkzioaren, logistikaren eta informazio digitalaren globalizazio prozesuak azkartu egin dute desagertze prozesu hori, eta beste eskuzko lanbide batzuk gehitu zaizkio prozesu horri, "ofizio" esaten diegunak (igeltserotza, zurgintza, iturgintza, zapatagintza…). Globalizazioaz gain, eskulanak desagertzen ari dira, eta eskuzko lanei buruz mespretxuzko ideiak sortzen ari dira; hala ere, biologiak eta gizarte zientziek erakusten dute ideia horiek erabat okerrak direla.

 

Solasaldian, Ignacio Suarez-Zuloagak eskulanen galtze prozesu hori azalduko du, eskuzko lanei buruzko hutsegiteak, adimenen funtzionamendua, zoriontasunarekiko elkarrekintza eta prozesu horri aurre egiteko eman daitezkeen pauso batzuk ere bai.