Familientzako kontzertua:'Enaren kontuak'

Sarrerak 4€ Zumaiako Turismo bulegoan

Martxoaren hasieran enarak iritsiko dira gure etxera, eta bertan geldituko dira irailaren hondarrera arte. 2princesesbarbudes-ok haien bizimodua eta bidaiak dakarzkizuegu Enaren kontuak diskan. Geure uztako hamaika kanta, enaren istorioz josiak: nola egiten duten habia, zer jaten duten, kumeak nola hazten dituzten, zer janzten duten, nora bidaiatzen, zerekin egiten amets.
​

Dokumental ornitologiko moduko honetan, Afrikako migraziotik iritsi berri diren lau enara bizardun topatuko dituzue oholtzan, jostailuzko musika-tresnekin eta pop erritmoekin kontzertu bat emateko prest.