Flamenko ikuskizuna: 'Momentuak', Katak

Noiz
Maiatzak 8, larunbata. Gonbidapena behar da (maiatzak 1etik Turismo Bulegoan)
Non
Zumaiena

More information about this event…

X. Maiatza Dantzan: flamenko ikuskizuna. Doan, baina gonbidapena behar da (maiatzak 1 larunbatetik Turismo Bulegoan)

Hemen bideoa

Doan. Gonbidapenak Turismo Bulegoan maiatzak 1etik

Turismo Bulegoa: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00. Igande arratsalde eta astelehenetan itxita.

MOMENTUAK ikuskizunak egoera alaiak eta tristeak dituzten bi mundu uztartu eta aurrez aurre jartzen ditu.  Dantza, cante, flauta eta perkusio flamenkoaren bidez islatuko dira, eta osagai bakoitza ahalik eta modurik puruenean adieraziko da.

Musika flamenkoaren bidez, emozio horiek bideratuko ditugu, lau zatitan banatuta, alegia, irudikatuko diren lau palo flamenkoetan. Ikusleak emozio horietako bakoitzaren sentimendu-maila hauteman ahal izango du.

MOMENTUAK palo flamenko ezagunenen laburpena izango da, egiturak errespetatuz eta berezko nortasuna emanez.

Perkusioa: Rafael Viera

Flauta: Angelika Hiusgen

Flamenko-dantzaria: Valentina Palmero

Flamenko-kantaria: Raquel Ruiz

Aurkezle lanetan Alex  Alonso ariko da, eta Astindu dantza elkarteak ere parte hartuko du.