Geo Talks:'Volcanes del mar profundo'

Noiz
Non
Aita Mari

James Cameronek duela 15 urte Zumaian filmatu zuen 'Volcanes del mar profundo' (Volcanoes of the Deep Sea) dokumentalaren emanaldia + solasaldia Thierry Juteau eta Carlos Brionesekin

Geoparkeen Astearen baitan, Geo Talks saioa, James Cameronek duela 15 urte Zumaian filmatu zuen “Volcanes del mar profundo” (Volcanoes of the Deep Sea) dokumentalaren emanaldiarekin. Jarraian, solasaldi irekia egingo da eta itsaso sakoneko misterioen inguruan arituko dira bi zientzialari eta komunikatzaile ezagun. Batetik, Thierry Juteau, Bresteko Unibertsitateko katedradun emeritua eta nazioarte mailako sari bat baino gehiago jaso dituena eta, bestetik, Carlos Briones, CSICeko Astrobiologia zentroko ikertzailea. Asier Hilario, Geoparkeko zuzendari zientifikoak moderatzaile lanak egingo ditu. Zientziari, bizitzari eta itsaso sakonari buruz arituko dira. Ekitaldia irekia izango da.