Ostantza, irakurketa dramatizatua

Martxoak 23, 19:00etan
Oxford aretoa

'Geuretik sortuak' egitasmoan parte hartu duten 16 idazleen lanekin 'Hamazazpigarrenean aidanez' izenburua duen bi aleko bilduma argitaratu du Udalbiltzak. 'Geuretik sortuak' egitasmoan parte hartu duten herri guztietan aurkezpenak egiten ari dira eta martxoaren 23an Zumaian izango dira.

Hamasei idazlek hamasei kontakizun ezberdin asmatu dituzte Euskal Herri osoko hamasei udalerritan bizi izandakotik abiatuta, bakoitza berea ez den bizi-ingurune batean; horien artean, Itxaro Borda, Edorta Jimenez, Yolanda Arrieta, Sarai Robles edo Nahia Zubeldia. Denek batera hamazazpigarren kontakizun bat osatzen dute. Gure herria kontatzeko ahalegin kolektiboa.

Zumaiako gonbidatua Fito Rodríguez izango da, Zumaian egoitza artistikoa egin duen idazlea eta bere esperientzia kontatu eta bertan egindako lanaz hitz egingo diguna.

Idazlea: Fito Rodriguez

Zuzendaria: Olatz Beobide

Aktoreak: Inazio & Lizar Tolosa eta Esti Curiel