Haur antzerkia:'Inondik inora', Benetan Be
Aita Mari
Informazio gehiago >>
Familia antzerkia, 4 urtetik gora
Sarrerak 4€ Turismo bulegoan
Shel Silversteinen testuetatik abiatuz, hitzak, poemak, irudiak eta abestiak antzerki bihurtuta. Batzuetan clownarena egiten, bestetan bufoiarena. Aktoreek musika zuzenean jo eta abestuz, panpin eta txotxongiloekin batera, paraje ezezagun zoragarrietara eramaten dituzte ikusleak. Eurekiko konplizitate eta jolas estuan beti.
Euskal antzerkiaren sortzaile berriei laguntzeko Zubi deialdiaren bultzadarekin sortu da Inondik Inora proiektua eta Benetan Be ekimena.
Zuzendaritza: Patricia Urrutia
Aktoreak: Patricia Urrutia, Aiora Sedano, Jon Zumelaga
turismoa@zumaia.eus
Bulegoa





