Haur antzerkia:'Mari Errauskin', Glu Glu

Bi saio: 12:00 + 16:30. 4-8 urte bitartekoentzat gomendatua

Sarrerak 4€ Zumaiako Turismo Bulegoan

Laburpena: Norak urteurren eguna ospatzeko sekulako festa antolatu du. Nora eta bere lagunak primeran pasatzen ari dira festara Lys iritsi arte; gelako liderra eta neskato harroputza. Lysek festako dena gaitzetsiko du: jana eta edana, dekorazioa eta Norak jasotako opari guztiak, zapata berriak bereziki. Inbidia baitu, berak ere halako zapatak nahi lituzkeelako izan. Eskolako umeak Lysen gehiegikeriarekin asper-asper eginda daude.

Baina hartu dute erabakia: hemendik aurrera ez diote Lysi jaramonik egingo eta bere iruzkin maltzurrekin barre gehiagorik egingo. Norak opari bezala jaso dituen zapatak ipuinera salto egiteko bideetako bat izango dira, zapata horiek magikoak baitira. Gauza bera gertatuko da jolasean aritzeko erabiliko duen erratzarekin, Mari Errauskinen erratza bihurtuko baita. Norak urtebetetze tartaren kandelak itzaltzean eskatutako desioa egia bihurtu da.