Haur antzerkia:'Pinotxo', Glu Glu

Pinotxo familia guztiari zuzendutako antzerkia izango da, dantza eta musika ardatz izango direla. Geppetto bakarrik bizi den zurgin zaharra da. Halako batean egur zati magikoa iritsiko zaio. Egur zati horrekin egurrezko txotxongilo ederra sortuko du eta Pinotxo izena jarriko dio. Sortutakoa, ordea, ez da edonolako txotxongiloa izango. Bere kabuz ibili eta hitz egin dezake Pinotxok eta, horrela, Geppettok pozarren semetzat hartuko du. Baina egurrezko semea ez da ume zintzoa izango.

Bi saio: 12:00 + 16:30

Iraupena: Ordubete. Adin gomendatua: 3-9 urte

Sarrerak 4€ Zumaiako Turismo Bulegoan

Egilea: Galder Perez.

Zuzendaria: Maitane Zalduegi Viar.

Aktoreak: Jon Casamayor // Iñaki Maruri, Itxaso Quintana, Andrea Covadonga, Ugaitz Alegria // Iñaki Maruri.