Hitzaldia: 'Zenbat hizkuntza hitz egiten dira Zumaian?'
- Noiz
- Non
- Oxford aretoa
Idoia Etxeberriaren hitzaldia, 'Euskara, bestela ez gara' zikloan
Urtero bezala, hitzaldi zikloa antolatu du Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Hitzaldi guztiak 18:30ean hasiko dira Alondegiko Oxford aretoan.
Martxoaren 1ean Zenbat hizkuntza hitz egiten dira Zumaian? galderari erantzungo dio Idoia Etxeberriak. Badihardugu elkartea Euskal Herrian hitz egiten diren hizkuntzak jasotzen ari da 101l.ahotsak.eus webgunean eta horien artean Zumaian hitz egiten direnak ere jaso ditu. Hitzaldi horretan, beraz, Zumaian egindako elkarrizketen nondik norakoak azalduko ditu: zenbat elkarrizketa egin diren, zenbat hizkuntza jaso diren... Ondoren, Zumaia eleanitza dokumental laburra ikusteko aukera ere izango da, egindako elkarrizketen emaitza azaltzen duena, alegia
Hitzaldi zikloarekin amaitzeko, martxoaren 8an, Euskararen erabilera Zumaiako kaleetan izeneko solasaldia aurkeztuko du Belen Urangak. Azken saio honetan 2016an Zumaiako kaleetan egindako erabileraren neurketaren datuak emango ditu hizlariak. 2011n baino gehiago edo gutxiago hitz egiten da euskaraz Zumaian? Gure gazteen erabilera handitu ala murriztu egin da? Galdera horien eta beste askoren erantzunak jakin ahal izango dira azken hitzaldian.