Ikimilikiliklik

Apirilak 10, 12:00etan
Aita Mari zinema

"Txirristi mirristi, gerrena plat, olio zopa, kikili salda, urrup, edan edo klik, ikimilikiliklik!"

Halaxe deitzen da Marie de Jongh taldekoek prestatu duten proiektu berria.

Proiektuaren lehen protagonista sorginei sekulako beldurra zien baina, denborarekin, “sorgin” bihurtu den neskato/emakume bat da.

Bigarren protagonista, berriz, hitza da. Marie de Jonghen ibilbidean ez da orain arte hitzik erabili; betiere mutu jardun dute. Oraingo honetan hura baliatzea erabaki dute.

Erronka polita, bada, salda berean hitza, sorgin keri eta tasunak sartzea.

Eta, zer da partekatu nahi duten hori? "Beldurraren inguruko hausnarketa bat, bere izaera zikiratzaileaz, gure erabakien gainean duen botere gupidagabea; baina, aldi berean, gure identitatearen parte ere badena eta nola jakin behar dugun harekin bizitzen".

FETEN 2020 jaialdian espazio eszeniko onenaren saria jaso du antzezlanak.

Koprodukzioa: GREC 2020 Festiva de Barcelona

Lankidetza: Donostia Kultura eta LAVA fundación Municipal de Cultura 

 

Sarreren salmenta: apirilaren 1etik aurrera Turismo bulegoan, ohiko ordutegian:

  • Egunero 10:00-14:00 eta 18:00-20:00ak bitartean
  • Igande arratsaldeetan eta astelehenetan itxita.

Sarreren prezioa: 4€

 
Maire de Jongh: "Publiko zabal bati zuzendutako antzerki baterantz goaz. Nahiago genuke guztion portu horretara onik iritsiko bagina, helduak zein gazteenak, herrikideak guztiak. Helduentzako eta haurrentzako antzerkien artean bereizketa sistematikoa egin behar horren aurrean, guztiok barruan dugun heldutasunari hitz egin nahi diogu, haurrak barne. Sekula ez dugu egin nahi izan haurrentzako haur antzerkia".