Inauteriak 2019

Noiz
Non
Zumaia

Martxoak 1-4 bitartean mozorro festa eta lehiaketak, kalejirak, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia... Hemen Inauterietako egitarau osoa

Martxoak 1, ostirala

Arratsaldean, herriko ikastetxeetako haurren inauteri festa

17:00 Ludotekako haurrentzat inauteri festa Ludotekan

18:30 Ubillosen hasita Musika Eskola eta ZUMB-Musika bandaren inauteritako kalejira: Martxoko Periya. Ondoren emanaldia Beheko plazan

Martxoak 2,  larunbata

12:00 Zumai txarangaren  kalejira herriko kaleetan zehar

12:30 Astindu dantza elkartearen dantza-kalejira

17:00 Eusebio Gurrutxaga plazan inauteritako mozorro festa

Eta txokolatea banatuko da mozorrotuen artean

18:00 Beheko plazan haurren mozorro lehiaketa

18:30 Herriko kaleetan zehar kalejira Zumai txarangarekin

18:30-21:00 Oxford aretoan Argazki Txokoa

22:30-01:30 Kofradian disko-festa mozorrotua

Mozorro lehiaketak                      

Larunbatean hiru lehiaketa eta sari ugari

- HAUR LEHIAKETA 18:00 Beheko plazan

  3 sari:  banako/bikote onena,  taldeka 0-8 urte, taldeka 9-16 urte

Izen-ematea, 17:00 plazan bertan.

Lehiaketarako musika berezi bat eskatu nahi bada, izen-ematean ekarri beharko da.

- HELDU ETA GAZTEEN MOZORRO LEHIAKETAK

  • 19:30-20:30 Girotu kalea zuen mozorroekin! Epaileak herrigunean ibiliko dira. Sariak: banakakoa edo bikotea 80€ eta taldea 200€
  • 18:30-21:00 Argazki Txokoan herritarren sariak Banakakoa edo bikotea 80€ eta taldea 200€, Gertu elkartearen eskutik

Martxoak 3, igandea

16:30 Aita Marin zinea

Martxoak 4, astelehena

15:00 eta 17:30  Zumaienan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna: Musua

18:00  Ludotekan LH 4-6 bitarteko haurrentzat inauteri festa (irekia)