Inauteriak 2020
- Noiz
- Non
- Zumaia
Atera mozorroak, inauteriak datoz! Otsailak 21-24 bitartean kalejirak, mozorro festa eta lehiaketak, argazki-txokoa, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia... Hemen egitarau osoa
Otsailak 21, ostirala
Arratsaldean, herriko ikastetxeetako haurren inauteri festa
17:00 Ludotekako haurrentzat inauteri festa Ludotekan
18:30 Ubillosen hasita Musika Eskola eta ZUMB-Musika bandaren inauteritako kalejira: Mexiko. Ondoren emanaldia Eusebio Gurrutxaga plazan
Otsailak 22, larunbata
12:00 Zumai txarangaren kalejira herriko kaleetan zehar
12:30 Eusebio Gurrutxaga plazan Astindu dantza elkartearen dantza-kalejira
17:00 Eusebio Gurrutxaga plazan inauteritako mozorro festa
Eta txokolatea banatuko da mozorrotuen artean
18:00 Plazan haurren mozorro lehiaketa
18:30 Herriko kaleetan zehar kalejira Zumai txarangarekin
18:30-21:00 Oxford aretoan Argazki Txokoa
22:30-01:30 Kofradian disko-festa mozorrotua
Mozorro lehiaketak
Larunbatean hiru lehiaketa eta sari ugari
- HAUR LEHIAKETA 18:00 Beheko plazan
3 sari: banako/bikote onena, taldeka 0-8 urte, taldeka 9-16 urte
Izen-ematea, 17:00 plazan bertan.
Lehiaketarako musika berezi bat eskatu nahi bada, izen-ematean ekarri beharko da.
- HELDU ETA GAZTEEN MOZORRO LEHIAKETAK (16+ urte)
- 19:30-20:30 Girotu kalea zuen mozorroekin! Epaileak herrigunean ibiliko dira. Sariak: banakakoa edo bikotea 80€ eta taldea 200€
- 18:30-21:00 Argazki Txokoan herritarren sariak Banakakoa edo bikotea 80€ eta taldea 200€, Gertu elkartearen eskutik
Otsailak 23, igandea
16:30 Aita Marin zinea
Otsailak 24, astelehena
15:00 eta 17:30 Zumaienan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna: Bizi Dantza
18:00 Ludotekan LH 4-6 bitarteko haurrentzat inauteri festa (irekia)