Jauzien tailer irekia
Herri mailan dauden elkarte eta boluntarioei zuzenduta dago eta ekimenaren helburua, hauen lana balorean jartzea da.
Komunitatea sortu nahi da eta komunitatea dantzan jarri.
Hiru dantza mota prestatu ditu ELKAR+ekin gara! Elkarteak eta horietako bat da igandean landuko den MUXIKOena. Ekimena Euskal Herri mailan antolatu da. Dantza berdina egingo da herri guztietan (Jauziak) eta herri bakoitzak 3-4 minutu izango ditu. Eguna Martxoak 20an 11:00tatik 12:30ak bitartean izango da.
Jauzi dantza hauek ikasteko aukera, Martxoaren 13an, 11etan, Odietan antolatu den tailer irekian izango da. Helburua ahal den jende gehiena elkarrekin dantzan jartzea da, beraz, animatu eta bertaratu interesa izanez gero.
Zer: "Muxiko edo jauziak".
Irakaslea: Aitor Aizpurua.
Non: Beheko plazan.
Noiz: martxoaren 20an, 11:00etatik 12:30era.
Dantza saioa, denontzat irekia eta doakoa.
Astindu dantza elkartea eta Zumaiako Udalaren eskutik.
turismoa@zumaia.eus
Bulegoa





