JUDITH JÁUREGUI ETA JESÚS REINA [Donostiako Musika Hamabostaldia]

Noiz
SARRERAK AGORTUTA!!! ABUZTUAK 6, OSTIRALA, 20:30. Gonbidapenak uztailaren 27an (10:00-13:00 Oxforden)
Non
PARROKIA

SARRERAK AGORTUTA!!!

EGITARAUA

Robert Schumann (1810-1856)

KINDERSZENEN OP. 15 

Vom fremden Ländern und Menschen

Kuriose Geschichte

Hasche-Mann

Bittendes Kind

Glückes genug

Wichtige Begebenheit

Träumerei

Am Kamin

Ritter vom Steckenpferd

Fast zu ernst

Fürchtenmachen

Kind im Einschlummern

Der Dichter spricht

 

Camille Saint-Saëns (1835-1921)

SONATA PARA VIOLÍN Y PIANO Nº 1 OP. 75

Allegro agitato

Adagio

Allegretto moderato

Allegro molto

 

César Franck (1822-1890)

SONATA PARA VIOLÍN Y PIANO EN LA MAYOR

Allegro ben moderato

Allegro

Ben moderato: Recitativo-Fantasia

Allegretto poco mosso

Judith Jáuregui | Pianoa

Nortasunak, fintasunak eta argiak definitzen dute Judith Jáuregui donostiarra, uneko pianista liluragarrienetako bat. International Piano aldizkari ingelesak berriki honela deskribatu du: “sormenezko intuizioa”, “artista irudimentsua eta bere espresioaren heldutasunagatik zirrara eragiten duen interprete harrigarriro bakarra”. Era berean, Piano News hedabide alemaniarraren hitzetan, “ez da soilik bere interpretazio akasgabea garrantzitsua dena, benetan esateko zerbait duen pianista bat entzuteak eragiten duen inpresioa baizik”.

Azken denboraldietan harrera beroa egin diote izen handiko aretoetan, hala nola Madrilgo Auditorio Nazionalean, Parisko Louvren, Berlingo Kozerthaus-en, Tokioko Suntory Hall-en, Pekingo NCPA-n, La Roque d’Anthéron Piano Jaialdian, Radio France-ren Montpellierreko Jaialdian, Schloss Elmau-n, Murten Classics-en edo Klosters Music-en.

Bere azken denboraldiko konpromisoen artean nabarmentzekoak dira ondokoekin egindako kolaborazioak: Espainiako Irrati-Telebistaren Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra eta Hradec Králoyé Philharmonie. Errezitaldiei dagokienez,  Bogotako Antzoki Nagusiko Pianista Handien Ziklora bidaiatuko du, baita Lilleko Piano(s) Festival-era eta Biarritzeko Piano Classique jaialdira ere, nahiz Festival Palermo Classica italiarrera. Espainiako areto handietara itzuliko da halaber, Zaragozako Auditoriora eta Madrilgo Auditorio Nazionalera, besteak beste.

Jesús Reina | Biolina

 

Jesús Reina “benetako musikaltasun, tenperamentu eta karismak bereizgarri egiten duten soinu ederreko biolinista” (El País) bezala deskribatu dute. Malagako Orkestra Filarmonikoarekin, Bartzelonako Sinfonikoarekin, Arte Zentru Nazionaleko Orkestrarekin (Kanada) eta Mariinsky Antzokiko Orkestra Filarmonikoarekin jo du, Eiji Oue, Valery Gergiev eta Pinchas Zukerman bezalako zuzendariekin, eta Madrilgo Auditorio Nazionala, Bartzelonako Palau, Malagako Cervantes Antzokia, Wigmore Hall, Carnegie Hall-eko Weill Hall eta Glinka San Petersburgoko Filarmonikoa bezalako aretoetan.

Jesús Reinak bere aitona José Reinarekin eman zituen lehen pausoak verdiales (folklore malagarra) izenekoak jotzen; ikasketak Menuhin Eskolan (Londres) eta Reina Sofían (Madril) jarraitu zituen, eta New Yorkeko Manhattan School of Music-en bukatu, Patinka Kopec eta Pinchas Zukerman-ekin. Ganbera musikarekiko duen pasioak beste musikari batzuekin elkartzera eraman du: Guy Braunstein biolinista israeldar handia, Paul Neubauer biolista amerikarra, Amanda Forsyth biolontxelista hegoafrikarra, Josu de Solaun pianista espainiarra, Judith Jáuregui pianista donostiarra edo Kyril Slotnikov biolontxelista bielorrusiarra. Malagako Ohorezko Domina jaso du Reinak, baita Puerta de Andalucía sari kulturala ere.

Energia ekintzailea duen artista da, bere jaioterriko Academia Galamian-en kide fundatzaileetako bat, non biolin eskolak ematen dituen, eta Festival Málaga Clásica jaialdiko zuzendaritzako kide da.