Kaleko pintura lehiaketa 2022

Noiz
Maiatzak 15

Izen-ematea egunean bertan 9:00ak eta 11:00ak bitartean

OINARRIAK:

  • Nahi duten guztiek har dezakete parte.
  • Lana, kalean eta Zumaiako lur eremuaren barne egin beharko da.
  • Teknika eta gaia aukeratzea parte-hartzaileen esku gelditzen da.
    • Lanerako euskarriak Oxford erakusketa aretoan zigilatuko dira goizeko 9etatik 11etara bitartean. Euskarriak, lanerako aurretik prestatuak eraman daitezke, baina ez da onartuko marrazki, zirrimarra edo marra aztarrenik edukitzea. Euskarriak gogorra izan beharko du, ondoren izango den erakusketarako.
    • Bukatutako lanak Oxford aretoan (Alondegia kultur etxea) aurkeztuko dira 13:00etatik 14:00etara bitartean, egilearen datuekin batera.
    • Sari banaketa bertan izango da, 18:00etan, eta epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
  • Sariak honako hauek izango dira:

SARI NAGUSIAK:

  1. saria: 800 €. Lehenengo lan saritua Udalaren jabegora pasako da.
  2. saria: 500 €
  3. saria: 300€

Bertako saria: 300€ bestelako saririk eskuratu ez duen lehen zumaiarrari

Pinturas Rubio dendak oparia egingo dio nagusitzen den margolari zumaiarrari.

16 URTETIK BEHERAKOENTZAT SARIAK: Pinturas Rubiok emandako Arte materialaz osatutako sariak:

Gaztetxoen saria: 12-16 urte bitarteko onenari. Haurren saria: 12 urte bitarteko onenari.

  • Sariak ezin izango zaizkio eman egile berari bi lehiaketatan jarraian. Epaimahaiak

eskubidea izango du sarietako edozein eman gabe uzteko.

  • Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar.

 

  • Aurkeztutako lanak ikusgai egongo dira Oxford aretoan maiatzaren 16tik 22ra.